20 Ignorantén instruiçale, haourrén iracasle, ceren baituc eçagutzearen eta eguiaren formá Leguean.
21 Hic bada bercea iracasten duanorrec, eure buruä eztuc iracasten: predicatzen baituc eztela ebatsi behar, ebaisten duc:
22 Erraiten baituc eztela adulterioric iauqui behar, adulterio iauquiten duc: idolác abominationetan baitadutzac, eurorrec sacrilegio eguiten duc.
23 Eta Leguean gloriatzen baitaiz, Leguea hautsiz Iaincoa desohoratzen duc.
24 Ecen Iaincoaren icena çuen causaz blasphematzen da Gentilén artean: scribatua den beçala.
25 Ecen eguia duc, circoncisionea probetchable dela, baldin Leguea beguira badeçac: baina baldin Leguearen hautsle bahaiz, hire circoncisionea preputio bilhatzen duc.
26 Bada baldin preputioac Leguearen ordenançác beguira baditza, haren preputioa ezta circoncisionetan estimaturen?