10 Othoitzen aut bada neure seme Onesimo estecailluetan engendratu vkan dudanagatic:
11 Berce orduz ez hire probetchutaco içan denagatic, baina orain hire eta ene probetchutaco denagatic: cein igorten baitrauát.
12 Hic bada hori, erran nahi baita, ene halsarrac, recebi eçac.
13 Cein nic nahi bainuen neurequin eduqui, hire orde cerbitza nençançát Euangelioaren estecailluetan:
14 Baina hire vorondatea gabe eztiát deus eguin nahi vkan bortchaz beçala ezlicençát hire vnguia, baina gogo onezco.
15 Ecen aguian halacotz hireganic partitu içan duc appurbatetacotz, bethierecotz recebi eçançát:
16 Ez engoitic sclabotan, baina sclabo baino conditione hobeagotan, anaye maitetan, principalqui ene: cembatez bada guehiago eure, eta haraguiaren arauez eta Iaunaren arauez?