7 Ecen bozcario handi diagu eta consolatione hire charitateaz, ceren sainduén halsarrac hiçaz recreatu icen baitirade, anayé.
8 Halacotz, Iesus Christean libertate handi badut-ere hiri eguimbide duanaren manatzeco:
9 Badere charitateagatic lehen othoitzez niagoc, hunelaco banaiz-ere, bainaiz Paul ancianoa, eta orain presoner-ere Iesus Christgatic.
10 Othoitzen aut bada neure seme Onesimo estecailluetan engendratu vkan dudanagatic:
11 Berce orduz ez hire probetchutaco içan denagatic, baina orain hire eta ene probetchutaco denagatic: cein igorten baitrauát.
12 Hic bada hori, erran nahi baita, ene halsarrac, recebi eçac.
13 Cein nic nahi bainuen neurequin eduqui, hire orde cerbitza nençançát Euangelioaren estecailluetan: