9 Eta hunez othoiztez nago, çuen charitatea oraino guehiago eta guehiago abunda dadin eçagutzerequin eta iugemendu gucirequin:
10 Gauça contrarioac discerni ditzaçuençát: pur eta trebucu gabe çaretençát Iesus Christen egunerano:
11 Iesus Christez Iaincoaren gloriatan eta laudoriotan diraden fructuz betheac çaretelaric.
12 Eta nahi dut daquiçuen, anayeác, ecen niri heldu çaizquidan gauçác Euangelioaren auançamendutarago ethorri içan diradela:
13 Hambat non ene estecadurác famatu içan baitirade Christ Iaunean Pretorio gucian eta berce leku gucietan:
14 Eta anayetaric anhitz gure Iaunean ene estecaduréz asseguraturic, ausartquiago hitzaz minçatzera hauçu baitirade.
15 Eta batzuc behinçát inuidiaz eta contentionez, eta bercéc vorondate onez-ere Christ predicatzen duté: