6 Zeloz den becembatean Eliçaren persecutaçale: Leguean den iustitiaz den becembatean, estacuru gabe.
7 Baina irabacitan nadutzan gauçác, caltetaco estimatu vkan ditut Christen amorecatic.
8 Bayeta segur gauça guciac calte diradela estimatzén dut Iesus Christ neure Iaunaren eçagutzearen excellentiagatic: ceinagatic gauça hauçaz gucioçaz neure buruä billuci vkan baitut, eta gorotz beçala eduquiten ditut, Christ irabaz deçadançát.
9 Eta eriden nadin hartan, ez neure iustitia Legueaz dena dudalaric, baina Christen fedeaz dena, cein baita, Iaincoaganic fedez den iustitiá:
10 Eta eçagut deçadançát, hura, eta haren resurrectionearen verthutea, eta haren afflictionén participationea, haren herioaren conforme eguin içanic:
11 Eya cerbait maneraz hel ahal naitenez hilen resurrectionera:
12 Ez ia ardietsi dudalacotz, edo ia perfect naicelacotz: baina banarreió, eya are ardiets ahal deçaquedanez, eta causa hunegatic ardietsi içan naiz Iesus Christez.