1 Guero hamalaur vrtheren buruän, berriz igan nendin Ierusalemera Barnabasequin, eta Tite-ere harturic.
2 Eta igan nendin reuelationez, eta hæy communica niecén Gentilén artean predicatzen dudan Euangelioa, baina particularqui estimatan diradeney, neholere alfer laster aznaguian edo eguin eznuen.
3 Baina Tite-ere, cein baitzén enequin, Grec bacen-ere, etzedin bortcha circonciditu içatera.
4 Anaye falsu Eliçán bere buruz nahastecatuén causaz, cein sar baitzitecen gure libertate Iesus Christean dugunaren espia içatera, gu suiectionetara erekar guençatençát.
5 Eta suiectionez ezquitzaizte susmettitu momentbat-ere, Euangelioco eguiác çuetan iraun leçançát.
6 Eta eztut deus ikassi cerbait diradela irudi dutenetaric (nolaco noizpait içan diraden, etzait deus hunquitzen: ecen Iaincoac eztu guiçonaren campoco apparentiá hartzen) ecen estimatan diradenéc eztraudaté deus guehiagoric communicatu.
7 Baina contrariora, ikussi vkan çutenean ecen Preputioco Euangelioaren predicationea niri eman içan çaitadala, Circoncisionecoa Pierrisi beçala: