15 Anayeác, guiçonén ançora minço naiz, Appoinctamendubat guiçon-batena badere, authoritatez confirmatua bada, nehorc eztu hausten ez emendatzen.
16 Abrahami bada promessac erran içan çaizquio, eta haren haciari. Eztu erraiten, Eta haciey, anhitzez minço baliz beçala: baina batez beçala, Eta hire haciari, cein baita Christ.
17 Haur bada diot, lehenetic Iaincoaz Christen respectuz confirmatu içan den alliançá, laur-ehun eta hoguey eta hamar vrtheren buruän ethorri içan den Legueac eztuela hausten, promessa aboli deçançát.
18 Ecen baldin heretagea Leguetic bada, ez ia promessetic: baina Abrahami promessetic eman vkan drauca Iaincoac.
19 Certaco da beraz Leguea? Transgressionén causaz eratchequi içan da, ethor leiteno haci hura ceini promessa eguin içan baitzayó, eta Leguea ordenatu içan da Aingueruéz, Ararteco baten escuz.
20 Eta Arartecoa ezta batena: baina Iaincoa bat da.
21 Leguea beraz Iaincoaren promessén contra eratchequi içan da? Guertha eztadila. Ecen eman içan baliz Leguea ceinec viuifica ahal leçan, segur Leguetic liçate iustitiá.