19 Certaco da beraz Leguea? Transgressionén causaz eratchequi içan da, ethor leiteno haci hura ceini promessa eguin içan baitzayó, eta Leguea ordenatu içan da Aingueruéz, Ararteco baten escuz.
20 Eta Arartecoa ezta batena: baina Iaincoa bat da.
21 Leguea beraz Iaincoaren promessén contra eratchequi içan da? Guertha eztadila. Ecen eman içan baliz Leguea ceinec viuifica ahal leçan, segur Leguetic liçate iustitiá.
22 Baina ertsi vkan du Scripturác gucia bekatuaren azpian, promessa Iesus Christen fedeaz eman lequiençát sinhesten duteney.
23 Bada fedea ethor cedin baino lehen, Leguearen azpian beguiratzen guinen ertsiac reuelatzeco cen federa heltzeco.
24 Bada, Leguea gure pedagogo içan da Christgana, fedez iustifica guentecençát.
25 Baina fedea ethorriz gueroztic, ezgara guehiagoric pedagogoren azpian.