4 Alfer hambat suffritu vkan duçue? baldin alfer-ere bada.
5 Bada, Spiritua çuey fornitzen drauçuenac, eta verthuteac çuetan obratzen dituenac, Legueco obréz eguiten du, ala fedearen predicationeaz?
8 Eta Scripturác aitzinetic ikussiric ecen fedeaz Iaincoac iustificatzen dituela Gentilac, aitzinetic euangelizatu vkan drauca Abrahami, cioela, Benedicatuac içanen dituc hitan Gende guciac.
9 Bada, fedezcoac benedicatzen dirade Abraham fidelarequin.
10 Ecen norere Legueco obretaric baitirade, maledictionearen azpian dirade: ecen scribatua da, Maradicatua da norere ezpaita egonen Legueco liburän scribatuac diraden gauça gucietan, hec eguin ditzançát.
11 Eta Legueaz nehor eztela iustificatzen Iaincoa baithan, gauça claroa da: ecen iustoa fedez vicico da.
12 Eta Leguea ezta fedetic: baina gauça hec eguinen dituen guiçona, vicico da hetan.