2 Baina tutorén eta curatorén azpico da aitáz ordenatu içan çayón demborarano
3 Hala gu-ere haourrac guinenean munduco elementén azpiratuac guinén suiectionetan:
4 Baina ethorri içan denean demboraren complimendua, igorri vkan du Iaincoac bere Semea emaztetic eguina, eta Leguearen azpico eguina:
5 Leguearen azpico ciradenac redemi litzançát, haourrén adoptionea recebi gueneçançát.
6 Eta ceren haour baitzarete, igorri vkan du Iaincoac çuen bihotzetara bere Semearen Spiritua, oihuz dagoela, Abba, erran nahi baita, Aita.
7 Bada guehiagoric ezaiz sclabo, baina semé: eta baldin seme bahaiz, Iaincoaren heredero-ere Christez.
8 Baina Iaincoa eçagutzen etzendutenean cerbitzatzen centuzten naturaz iainco eztiradenac.