4 Christez gabetu çarete Legueaz iustificatu nahi çareten gucioc: eta gratiatic erori çarete.
5 Ecen gu fedetic den Spirituaz iustitiazco sperançaren beguira gaude:
6 Ecen Iesus Christean ez circoncisioneac du deus balio, ezeta preputioac: baina charitatez obratzen duen fedeac.
7 Vngui laster eguiten cenduten, norc empatchatu çaituztéz, eguia obedi etzeneçaten?
8 Persuasione hori ezta çuec deitzen çaituztenaganic.
9 Altchagarri appurbatec orhe gucia mincen du
10 Ni seguratzen naiz çueçaz gure Iaunean, ecen eztuçuela berce sendimenduric vkanen: baina çuec trublatzen çaituztenac, ekarriren du condemnationea, norere baita hura.