14 Baina niri guertha eztaquidala gloria nadin Iesus Christ gure Iaunaren crutzean baicen: ceinez mundua niri crucificatu baitzait, eta ni munduari.
15 Ecen Iesus Christean ez circoncisioneac du deusbalio, ez preputioac, baina creatura berriac
16 Eta nor-ere regla hunen araura ebilten baitirade, baquea içanen da hayén gainean eta misericordia, eta Iaincoaren Israelen gainean.
17 Hemendic harát nehorc enoyuric eztidala: ecen nic Iesus Iaunaren mercác dacazquet neure gorputzean.
18 Anayeác, Iesus Christ gure Iaunaren gratiá dela, çuen spirituarequin. Amen.