13 Goitico denaren beguira dagoelaric, haren etsayac haren oinén scabella eçar diteno.
14 Ecen oblatione bakoitz batez consecratu vkan ditu seculacotz sanctificatzen diradenac.
15 Eta testificatzen draucu Spiritu sainduac berac-ere: ecen aitzinetic erran duenaz gueroz,
16 Haur da egun hayén ondoan hequin eguinen dudan alliançá, dio Iaunac, Emanen ditut neure Legueac hayén bihotzetan, eta hayén adimenduetan hec ditut scribaturen:
17 Eta hayen bekatuéz eta iniquitatéz ez naiz guehiagoric orhoit içanen.
18 Bada gauça hauen barkamendua den lekuan, ezta guehiago oblationeric bekatuagatic.
19 Ikussiric bada, anayeác, badugula libertate leku sainduetan sartzeco Iesusen odolaz,