19 Ikussiric bada, anayeác, badugula libertate leku sainduetan sartzeco Iesusen odolaz,
20 Dedicatu draucun bide frescoan eta vician gaindi, veláz, erran nahi baita, bere haraguiaz:
21 Eta badugula Sacrificadore handibat Iaincoaren etchearen carguä duenic:
22 Goacen eguiazco bihotzequin eta fedezco segurançarequin, conscientia gaichtotaric bihotzac chahuturic:
23 Eta ikuciric gorputza vr chahuz, daducagun gure sperançaren confessionea variatu gabe (ecen fidel da promettatu duena)
24 Eta gogoa demogun elkarri charitatera eta obra onetara incitatzeco:
25 Vtziten eztugularic gure congregationea, batzuc costuma duten beçala, baina exhortatzen dugularic elkar: eta haur hambatenaz guehiago cembatenaz baitacussaçue hurbiltzen dela egun hura.