1 Bada, fedea da nehor sperançatan den gaucén fundamenta, eta ikusten eztiraden gauçác eracusten dituena.
2 Ecen harçaz aitzinecoec testimoniage vkan duté.
3 Fedez aditzen dugu Iaincoaren hitzaz mundua eguin içan dela: gauça inuisiblén demonstratione eguin ledinçát.
4 Abelec fedez Cainec baino sacrificio excellentagoa Iaincoari offrendatu vkan drauca: cein fedez testimoniage obtenitu vkan baitu iusto cela, ceren Iaincoac haren donoéz testificatzen baitzuen: eta oraino fede harçaz hil delaric minço da.