17 Fedez offrenda ceçan Abrahamec Isaac, enseyatu içan cenean, eta seme bakoitza offrenda ceçan, promessac recebitu vkan cituenac:
18 (Ceini erran içan baitzayón, Isaactan deithuren çaic hacia)
19 Estimaturic ecen Iaincoac hiletaric-ere resuscita ahal leçaquela: nondic are hura conformitatez recruba baitzeçan.
20 Fedez, ethorteco ciraden gaucéz benedica citzan Isaac-ec Iacob eta Esau.
21 Fedez, Iacob-ec hiltzean Iosephen semetaric batbedera benedica ceçan: eta adora ceçan bere makila buru gainean bermaturic.
22 Fedez, Iosephec hiltzean eguin ceçan mentione Israeleco haourrén ilkiteaz: eta bere heçurréz manamendu eman ceçan.
23 Fedez, Moyses sorthu içan cenean, gorde içan cen bere ahaidéz hirur hilebethez, ceren haour ederra baitzacussaten, eta ezpaitziraden beldur Regueren ordenançaren.