7 Çareten orhoit çuen guidaçaléz, Iaincoaren hitza declaratu vkan drauçuenéz, ceinén fedea imitatzen baituçue, consideratzen duçuelaric ceric içan den hayén conuersationearen fina.
8 Iesus Christ atzo içan dena eta egun, hura bera da eternalqui-ere.
9 Doctrina diuersez eta estrangerez etzaiteztela hara huna erabil: ecen on da bihotza gratiaz confirma dadin, ez viandéz, ceinétan ezpaitute probetchuric vkan applicatu içan diradenéc.
10 Badugu aldarebat ceinetaric iateco çucenic ezpaitute Tabernaclea cerbitzatzen dutenéc.
11 Ecen abrén gorputzac, ceinén odola ekarten baita bekatuagatic sanctuariora Sacrificadore subiranoaz, erratzen dirade tendetaric lekora.
12 Halacotz Iesusec-ere, sanctifica leçançát populua bere-odolaz, suffritu vkan du portaleaz campotic.
13 Ilki gaitecen bada harengana tendetaric lekora haren ignominiá ekarten dugula.