10 Ecen conuenable cen harc, ceinegatic baitirade gauça hauc gucioc, eta ceinez baitirade gauça hauc gucioc, anhitz haour gloriara eramaiten çuenaz gueroz, hayén saluamenduaren Princea afflictionez consecra leçan.
11 Ecen bay sanctificaçalea, bay sanctificatzen diradenac, batganic dirade guciac, causa hunegatic ezta ahalque hayén anaye deitzera,
12 Dioela, Denuntiaturen diraueat hire icena neure anayey, eta Eliçaren erdian laudaturen aut hi.
13 Eta berriz, Ni fida içanen naiz hartan. Eta berriz, Huná ni eta Iaincoac niri eman drauzquidan haourrac.
14 Ceren bada haourrac participant baitirade haraguian eta odolean, hura-ere halaber participant eguin içan da hetan beretan, herioaz deseguin leçançát herioaren iaurgoá çuena, cein baita deabrua:
15 Eta deliura litzançát herioaren beldurrez, bere vici gucian sclabo içatera suiet ciraden guciac.
16 Ecen segur eztitu Aingueruäc hartu vkan, baina Abrahamen hacia hartu vkan du.