1 Bada erraiten ditugun gaucén sommarioa haur da, Halaco sacrificadore subiranobat dugula, cein iarria baita Iaincoaren maiestateco thronoaren escuinean, ceruètan:
2 Sanctuarioco ministre eta eguiazco Tabernacleco, cein fincatu baitu Iaunac, eta ez guiçonac.
3 Ecen Sacrificadore subirano gucia donoén eta sacrificioén offrendatzeco ordenatzen da: bada, necessario da hunec-ere duen cerbait cer offrenda.
4 Ecen baldin lurrean baliz, Sacrificadore-ere ezliçateque, Leguearen arauez donoac offrendatzen dituzten Sacrificadoreac irauten luqueiteno.
5 Ceinéc gauça celestialén patroina eta itzala cerbitzatzen baitute, Moysesi diuinoqui ihardetsi içan çayón beçala Tabernaclea acabatu behar çuenean, Bada ikussac (dio) eguin ditzán gauça guciac mendian eracutsi içan çayán patroinaren araura.
6 Baina orain gure Sacrificadore subiranoac ministerio excellentagoa obtenitu vkan du, cembatenaz Alliança hobeago baten ararteco baita, cein promes hobeagoén gainean ordenatu içan baita.