30 Haur da ceinez erraiten bainuen, Ene ondoan ethorten da guiçon-bat, cein ni baino aitzinecoago baita, ecen ni baino lehen cen.
31 Eta nic eznuen hura eçagutzen: baina Israeli manifesta daquionçát, halacotz ethorri naiz ni vrez batheyatzera.
32 Orduan bada testifica ceçan Ioannesec, cioela, Ikussi dut Spiritua iausten dela vsso columba baten guissán cerutic eta egon-ere bacedin haren gainean.
33 Eta nic eznuen eçagutzen hura: baina vrez batheyatzera igorri nauenac, erran cerautan, Noren gainera ikussiren baituc Spiritua iausten, eta egoiten haren gainean, hura duc Spiritu sainduaz batheyatzen duena.
34 Eta nic dut ikussi, eta dut testificatu ecen haur dela Iaincoaren Semea.
35 Biharamunean berriz bacegoen Ioannes, eta harenic bi discipulu:
36 Eta ikussiric Iesus ebilten, erran ceçan, Hará Iaincoaren Bildotsa.