37 Baldin neure Aitaren obrác eguiten ezpaditut, ezneçaçuela sinhets:
38 Baina baldin eguiten baditut, eta baldin ni sinhetsi nahi ezpanauçue, obrác sinhets itzaçue: eçagut eta sinhets deçaçuen ecen Aita nitan dela eta ni hartan.
39 Berriz bada hura hartu nahiz çabiltzan: baina itzur cedin hayén escuetaric.
40 Eta ioan cedin berriz Iordanaz berce aldera, lehen Ioannes batheyatzen ari cen lekura: eta egon cedin han.
41 Eta anhitz ethor cedin harengana, eta erraiten çutén, Ioannesec eztu signoric batre eguin vkan: baina Ioannesec huneçaz erran dituen gauça guciac, eguiazcoac ciraden.
42 Eta anhitzec han sinhets ceçaten hura baithan.