11 Gauça hauc erraiten ditu, eta guero dioste, Lazaro gure adiquisdea lo datza, baina banoa iratzar deçadan.
12 Erran cieçoten bada bere discipuléc, Iauna, baldin lo badatza sendaturen duc.
13 Eta haur erran ceçan Iesusec haren herioaz: eta hec vste çuten lozco lokartzeaz erraiten çuela.
14 Orduan bada erran ciecén Iesusec claroqui, Lazaro hil da:
15 Eta aleguera naiz çuengatic (sinhets deçaçuençat) ceren ezpainincén han: baina goacen harengana.
16 Erran ciecén bada Thomas Didymus deitzen denac discipulu laguney, Goacen gu-ere horrequin hil gaitecençát.
17 Ethor cedin bada Iesus, eta eriden ceçan hura ia laur egun çuela monumentean cela.