12 Erran cieçoten bada bere discipuléc, Iauna, baldin lo badatza sendaturen duc.
13 Eta haur erran ceçan Iesusec haren herioaz: eta hec vste çuten lozco lokartzeaz erraiten çuela.
14 Orduan bada erran ciecén Iesusec claroqui, Lazaro hil da:
15 Eta aleguera naiz çuengatic (sinhets deçaçuençat) ceren ezpainincén han: baina goacen harengana.
16 Erran ciecén bada Thomas Didymus deitzen denac discipulu laguney, Goacen gu-ere horrequin hil gaitecençát.
17 Ethor cedin bada Iesus, eta eriden ceçan hura ia laur egun çuela monumentean cela.
18 Cen bada Bethania hurbil Ierusalemeren hamaborz stadioren inguruä: