17 Ethor cedin bada Iesus, eta eriden ceçan hura ia laur egun çuela monumentean cela.
18 Cen bada Bethania hurbil Ierusalemeren hamaborz stadioren inguruä:
19 Eta Iuduetaric anhitz ethor citecen Marthagana eta Mariagana, hec consola litzatençát bere anayeaz.
20 Marthac bada ençun ceçanean Iesus ethorten cela, aitzinera ilki cequión: eta Maria etchean iarriric cegoen.
21 Erran cieçón bada Marthac Iesusi, Iauna, baldin içan bahinz hemen, ene anaye etzuqueán hil:
22 Baina orain-ere baceaquiat ecen cer-ere galde eguinen baitraucac Iaincoari, emanen drauala hiri.
23 Diotsa Iesusec, Resuscitaturen dun hire anaye.