34 Eta erran ceçan, Non eçarri duçue? Erraiten draucate, Iauna, athor eta ikussac.
35 Eta nigar eguin ceçan Iesusec.
36 Erran ceçaten bada Iuduéc, Horra nola maite çuen.
37 Eta hetaric batzuc erran ceçaten, Ecin eguin ciroqueen itsuaren beguiac irequi dituen hunec, haur-ere hil ezladin?
38 Iesus bada berriz bere baithan mouitzen cela, ethorten da monumentera, eta lecea cen, eta harribat haren gainera, eçarria.
39 Dio Iesusec, Altcha eçaçue harria. Diotsa Marthac, hil içan cenaren arrebác, Iauna, kirestu duc gaurguero: ecen laur egunetacoa duc.
40 Diotsa Iesusec, Eztraunat erran, ecen baldin sinhets badeçan ikussiren dunala Iaincoaren gloria?