4 Eta hori ençunic Iesusec erran ceçan, Eritassun hori ezta heriotara, baina Iaincoaren gloriatan, eritassun harçaz Iaincoaren Semea glorifica dadinçat.
5 Eta cituen maite Iesusec Martha, eta haren ahizpá, eta Lazaro.
6 Bada ençun çuenean ecen eri cela, bi egun egon cedin, orduan non baitzén leku hartan.
7 Guero horren ondoan erran ciecén discipuluey, Goacen Iudearát berriz.
8 Diotsate discipuluéc, Magistruá, orain ciabiltzan Iuduac hi lapidatu nahiz, eta berriz hara ioaiten aiz?
9 Ihardets ceçan Iesusec, Egunean eztira hamabi oren? baldin nehor egunaz ebil badadi, ezta behaztopatzen: ecen mundu hunetaco arguia ikusten du.
10 Baina baldin nehor ebil badadi gauaz, behaztopatzen da: ecen arguiric ezta hura baithan.