53 Bada egun harçaz gueroztic consultatzen çutén elkarrequin hura hil leçatençát.
54 Iesus bada guehiagoric etzabilan aguerriz Iuduén artean: baina ioan cedin handic desertuaren aldeco comarcarát, Ephraim deitzen den hirira: eta han egoiten cen bere discipuluequin.
55 Eta cen hurbil Iuduén bazcoa, eta igan cedin anhitz Ierusalemera comarca hartacoric bazco aitzinean, purifica litecençat.
56 Bada Iesusen bilha çabiltzan, eta elkarren artean erraiten çutén, templean leudela, Cer irudi çaiçue, ecen eztela ethorriren bestara?
57 Eta eman ceçaten Sacrificadore principaléc eta Phariseuéc manamendu, baldin nehorc eçagutzen balu non licén, eracuts leçan, hatzaman leçatençát.