21 Hauc bada ethor citecen Philippegana cein baitzén Bethsaidaco Galilean, eta othoitz eguin cieçoten, cioitela, Iauna, nahi guendiquec Iesus ikussi.
22 Ethorten da Philippe eta erraiten drauca Andriui, Andriuèc berriz eta Philippec erraiten draucate Iesusi.
23 Eta Iesusec ihardets ciecén, cioela, Ethorri da ordua guiçonaren Semea glorificaturen baita.
24 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, baldin ogui bihia lurrera eroriric hil ezpadadi, hura bera dago: baina baldin hil badadi fructu anhitz ekarten du.
25 Bere viciari on daritzanac galduren du hura: eta bere viciari gaitz daritzanac mundu hunetan, vicitze eternalecotzat beguiraturen du hura.
26 Baldin ni cembeitec cerbitzatzen banau, niri iarreiqui bequit: eta non ni içanen bainaiz, han ene cerbitzaria-ere içanen da: eta baldin cembeitec ni cerbitza baneça, ohoraturen du hura ene Aitac.
27 Orain ene arimá trublatua da: eta cer erranen dut? Aitá, empara neçac oren hunetaric: baina halacotz ethorri nauc oren hunetara.