31 Orain da mundu hunen iugemendua: orain mundu hunetaco princea egotziren da campora.
32 Eta nic, baldin goititua banaiz lurretic, guciac tiraturen ditut neuregana.
33 (Eta haur erraiten çuen, aditzera emaiten çuela cer herioz hil behar çuen)
34 Ihardets cieçón gendetzeac, Guc ençun diagu Leguetic, ecen Christ badagoela eternalqui: eta nola hic erraiten duc ecen behar dela goiti dadin guiçonaren Semea? nor da guiçonarenSeme hori?
35 Erran ciecén orduan Iesusec, Oraino dembora guti batetacotz Arguia çuequin da: ebil çaitezte Arguia duçueno, ilhumbeac ardiets etzaitzatençát: ecen ilhumbean dabilanac, eztaqui norat ioaiten den.
36 Arguia duçueno sinhets eçaçue. Arguia baithan, Arguiaren seme çaretençat. Gauça hauc erran citzan Iesusec: guero ioanic gorde cedin hetaric.
37 Eta hambat miraculu eguin baçuen-ere hayén aitzinean, etzuten sinhesten hura baithan: