4 Orduan erran ceçan haren discipuluetaric batec, Iudas Iscariot Simonen semeac, hura tradituren çuenac.
5 Ceren vnguentu haur ezta saldu içan hirurehun dinerotan, eta eman paubrey?
6 Eta haur erran ceçan, ez paubrez harc ansiaric çuenez: baina ceren ohoin baitzen,eta mulsá baitzuen, eta eçarten ciradenac harc ekarten baitzituen.
7 Erran ceçan bada Iesusec, Vtzi eçac, ene sepultura eguneco hori beguiratu dic.
8 Ecen paubreac bethiere vkanen dituçue çuequin: baina ni eznauçue bethiere vkanen.
9 Orduan eçagut ceçan Iuduetaric gendetze handic, ecen han cela: eta ethor citecen ez Iesusgatic solament, baina are Lazaro ikus leçatençat, cein harc hiletaric resuscitatu baitzuen.
10 Eta consulta ceçaten Sacrificadore principalec Lazaro-ere hil leçatençát.