25 Gauça hauc comparationez erran drauzquiçuet: baina ethorten da ordua ezpainaitzaiçue guehiagoric comparationez minçaturen, baina claroqui neure Aitaz minçaturen bainaitzaiçue.
26 Egun hartan ene icenean escaturen çarete, eta eztrauçuet erraiten ecen nic othoitz eguinen draucadala Aitari çuengatic.
27 Ecen Aitac berac maite çaituzte, ceren çuec ni maite vkan bainauçue, eta sinhetsi baituçue ecen Iaincoaganic ilki naicela.
28 Ilki naiz Aitaganic, eta ethorri naiz mundura: harçara vtziten dut mundua, eta banoa Aitaganát.
29 Diotsate bere discipuluéc, Huná, orain claroqui minço aiz, eta comparationeric batre eztuc erraiten.
30 Orain baceaquiagu ecen badaquizquiala gauça guciac, eta eztuc mengoa nehorc interroga açan: huneçaz diagu sinhesten ecen Iaincoaganic ilki aicela.
31 Ihardets ciecen Iesusec, Orain sinhesten duçue?