27 Ecen Aitac berac maite çaituzte, ceren çuec ni maite vkan bainauçue, eta sinhetsi baituçue ecen Iaincoaganic ilki naicela.
28 Ilki naiz Aitaganic, eta ethorri naiz mundura: harçara vtziten dut mundua, eta banoa Aitaganát.
29 Diotsate bere discipuluéc, Huná, orain claroqui minço aiz, eta comparationeric batre eztuc erraiten.
30 Orain baceaquiagu ecen badaquizquiala gauça guciac, eta eztuc mengoa nehorc interroga açan: huneçaz diagu sinhesten ecen Iaincoaganic ilki aicela.
31 Ihardets ciecen Iesusec, Orain sinhesten duçue?
32 Huná, ethorten da ordua, eta ia ethorri da, barreyaturen baitzarete batbedera cein çuenetarát, eta ni neuror vtziren bainauçue: baina eznaiz neuror: ecen Aita enequin da.
33 Gauça hauc erran drauzquiçuet, nitan baque duçuençat: munduan afflictione vkanen duçue: baina auçue bihotz on, ni munduari garaithu natzayo.