7 Baina nic eguia erraiten drauçuet, behar duçue ni ioan nadin: ecen baldin ioan ezpanadi, Consolaçalea ezta ethorriren çuetara: baina baldin ioan banadi, igorriren dut hura çuetara.
8 Eta dathorrenean harc vençuturen du mundua bekatuz eta iustitiaz eta iugemenduz.
9 Bekatuz diot, ceren ezpaitute ni baithan sinhesten.
10 Eta iustitiaz, ceren neure Aitaganát ioaiten bainaiz, eta guehiagoric eznauçue ikussiren.
11 Eta iugemenduz, ceren mundu hunetaco princea condemnatu baita.
12 Oraino anhitz gauça dut çuey erraiteco, baina ecin egar ditzaqueçue orain.
13 Baina dathorrenean hura, Spiritu eguiazcoa diot, harc guidaturen çaituzte eguia gucitara: ecen ezta minçaturen bere buruz, baina cer-ere ençun baituque erranen du: eta ethorteco diraden gauçác declaraturen drauzquiçue.