9 Bekatuz diot, ceren ezpaitute ni baithan sinhesten.
10 Eta iustitiaz, ceren neure Aitaganát ioaiten bainaiz, eta guehiagoric eznauçue ikussiren.
11 Eta iugemenduz, ceren mundu hunetaco princea condemnatu baita.
12 Oraino anhitz gauça dut çuey erraiteco, baina ecin egar ditzaqueçue orain.
13 Baina dathorrenean hura, Spiritu eguiazcoa diot, harc guidaturen çaituzte eguia gucitara: ecen ezta minçaturen bere buruz, baina cer-ere ençun baituque erranen du: eta ethorteco diraden gauçác declaraturen drauzquiçue.
14 Harc nau glorificaturen: ecen enetic harturen du, eta declaraturen drauçue.
15 Aitac dituen gauça guciac, ene dirade: halacotz erran drauçuet ecen enetic harturen duela eta declaraturen drauçuela.