11 Erran cieçón bada Iesusec Pierrisi, Eçarrac eure ezpatá maguinán: ala eztut edanen Aitac niri eman drautan copa?
12 Orduan bandác eta capitainac eta Iuduen officieréc elkarrequin hatzaman ceçaten Iesus, eta esteca ceçaten.
13 Eta eraman ceçaten lehenic Annasgana: (ecen Caiphasen guinharreba cen, cein baitzén vrthe hartaco Sacrificadore subirano) eta harc igor ceçan hura estecaturic Caiphas Sacrificadore subiranoagana.
14 Eta Caiphas cen conseillu eman cerauena Iuduey ecen probetchu cela guiçombat hil ledin populuagatic.
15 Eta iarreiquiten çayón Iesusi Simon Pierris, eta berce discipulubat, eta discipulu hura cen Sacrificadore subiranoaren eçaguna, eta sar cedin Iesusequin batean Sacrificadore subiranoaren salán
16 Baina Pierris borthaldean campotic cegoen. Ilki cedin bada berce discipulu Sacrificadore subiranoaren eçaguna, eta minça cequión nescato borthalçainari, eta sar eraci ceçan Pierris.
17 Eta erran cieçón Pierrisi nescato borthalçainac. Ez othe aiz hi-ere guiçon hunen discipuluetaric? Dio harc, Ez naun.