24 Orduan igor ceçan hura Annasec estecaturic Caiphas Sacrificadore subiranoagana.
25 Eta cegoen han Simon Pierris, eta berotzen cen: erran cieçoten bada hari, Ez othe aiz hi-ere haren discipuluetaric? vka ceçan harc, eta erran ceçan, Ez naiz.
26 Diotsa hari Sacrificadore subiranoaren cerbitzarietaric cembeitec, Pierrisec beharria ebaqui ceraucanaren ahaide batec, Ez aut nic hi ikussi baratzean harequin?
27 Orduan berriz vka ceçan Pierrisec, eta bertan oillarrac io ceçan.
28 Guero eraman ceçaten Iesus Caiphasganic Pretoriora: eta cen goiça, eta berac etzitecen sar Pretoriora, satsu ezlitecençat, baina Bazcoa ian leçatençat.
29 Ilki cedin bada Pilate hetara campora, eta erran ceçan, Cer accusatione daccarqueçue guiçon hunen contra?
30 Ihardets ceçaten eta erran cieçoten, Baldin hori gaizqui-eguile ezpaliz, ezquindrauqueán hiri liuratu.