29 Ilki cedin bada Pilate hetara campora, eta erran ceçan, Cer accusatione daccarqueçue guiçon hunen contra?
30 Ihardets ceçaten eta erran cieçoten, Baldin hori gaizqui-eguile ezpaliz, ezquindrauqueán hiri liuratu.
31 Dioste orduan Pilatec, Har eçaçue haur çuec, eta çuen Leguearen arauez condemna eçaçue. Orduan erran cieçoten Iuduéc, Eztuc sori guretzát nehoren hiltzea.
32 Haur cen Iesusen hitza compli ledinçát, cein erran baitzeçan aditzera emaiten çuela cer herioz hil behar luen.
33 Sar cedin bada berriz Pretoriora Pilate, eta dei ceçan Iesus, eta erran cieçón, Hi aiz Iuduen Reguea?
34 Ihardets cieçon Iesusec, Eurorren burutic hic hori erraiten duc, ala bercéc erran draue niçaz?
35 Ihardets ceçan Pilatec, Ala ni Iudu naiz? eure nationeac eta Sacrificadore principaléc liuratu arauté: cer eguin duc?