36 Ihardets ceçan Iesusec, Ene resumá eztuc mundu hunetaric: baldin mundu hunetaric baliz ene resumá, ene gendeac combati litezquec Iuduey liura eznendinçát: baina orain ene resumá eztuc hemengo.
37 Erran cieçón orduan Pilatec, Regue aiz bada hi? Ihardets ceçan Iesusec, Hic dioc ecen Regue naicela ni. Ni hunetacotzát iayo içan nauc, eta hunetacotzát ethorri içan nauc mundura, testimoniage demodançát eguiari. Eguiatic den guciac, ençuten dic ene voza.
38 Diotsa Pilatec, Cer da eguia? Eta haur erran çuenean, berriz ilki cedin Iuduetara, eta dioste, Nic eztut erideiten haur baithan causaric batre.
39 Eta costumabat baituçue bat larga dieçaçuedan Bazcoz: nahi duçue bada larga dieçaçuedan Iuduen Reguea?
40 Oihuz iar citecen bada berriz guciac, cioitela, Ez hori, baina Barabbas: eta cen Barabbas gaichtaguin-bat.