1 Eta hereneco egunean ezteyac eguin citecen Cana Galileacoan: eta Iesusen ama cen han
2 Eta deithu içan cen Iesus-ere, eta haren discipuluac ezteyetara.
3 Eta faltatu cenean mahatsarnoa, bere amác diotsa, Iesusi, Mahatsarnoric eztié.
4 Diotsa Iesusec, Cer dut nic hirequin emaztea? oraino eztun ethorri ene orena.
5 Dioste haren amac cerbitzariey, Cer-ere erran baitieçaçue, eguiçue.
6 Eta ciraden han sey kuba harrizcoric eçarriac Iuduén purificationearen araura, çaducatenic batbederac birá edo hirurná neurri.