3 Ilki cedin bada Pierris, eta berce discipulu hura, eta ethor citecen monumentera.
4 Eta lasterca cioacen biac elkarrequin: baina berce discipulu hura aitzin cequión Pierrisi, eta lehen ethor cedin monumentera.
5 Eta beheitituric ikus citzan oihalac aldaratuac: badaric-ere etzedin sar.
6 Ethorten da orduan Simon Pierris hari darreicola, eta sar cedin monumentera, eta ikus citzan oihalac han eçarriac:
7 Eta haren buru gainean içan cen crobitcheta, ez oihalequin eçarria, baina appart biribilgatua leku batetara.
8 Orduan bada sar cedin berce discipulu monumentera lehenic ethorri içan cen hura-ere, eta ikus ceçan, eta sinhets ceçan.
9 Ecen oraino etzaquiten Scripturá, ecen behar cela hura hiletaric resuscita ledin.