1 Guero manifesta cequién berriz Iesus discipuluey Tiberiaco itsas aldean, manifesta cedin bada hunela:
2 Ciraden elkarrequin Simon Pierris, eta Thomas Didymus deitzen dena, eta Nathanael, cein baitzén Cana Galileaco, eta Zebedeoren semeac, eta haren discipuluetaric berceric biga.
3 Dioste Simon Pierrisec, Banoa arrainçara. Diotsate, Baguioaçac gu-ere hirequin. Parti citecen, eta igan citecen vncira bertan: eta gau hartan etzeçaten deus har.
4 Baina goiça ethorri cenean, eriden cedin Iesus vr bazterrean: badaric-ere etzeçaten eçagut discipuluéc Iesus cela.
5 Dioste bada Iesusec, Haourrác, iaquiric batre baduçue? Ihardets cieçoten, Ez.