19 Eta haur erran ceçan, aditzera emaiten çuela cer herioz glorificaturen çuen Iaincoa. Eta haur erran çuenean, diotsa, Arreit niri.
20 Itzuliric Pierrisec ikus ceçan Iesusec maite çuen discipulu hura, iarreiquiten cela, cein sustengatu-ere baitzén affarian haren estomac gainera, eta erran baitzeçan, Iauna, nor da hi traditzen auena?
21 Haur bada ikussi çuenean Pierrisec, diotsa Iesusi, Iauna, eta haur cer?
22 Diotsa Iesusec, Baldin hori nahi badut dagoen nathorreno, cer mengoa duc hic? hi arreit niri.
23 Eta ilki cedin hitz haur anayén artean ecen discipulu hura etzela hilen: baina etzeraucan erran Iesusec, eztuc hilen: baina, Baldin hori nahi badut dagoen nathorreno, cer mengoa duc hic?
24 Haur da discipulu hura ceinec testificatzen baitu gauça hauçaz, eta gauça hauc harc scribatu ditu: eta badaquigu ecen eguiazco dela haren testimoniagea.
25 Baina bada anhitz berce gauçaric-ere Iesusec eguinic, cein baldin scribatuac balirade punctuz punctu, munduac-ere eztut vste eduqui litzaqueela scriba litezquen liburuäc.