3 Dioste Simon Pierrisec, Banoa arrainçara. Diotsate, Baguioaçac gu-ere hirequin. Parti citecen, eta igan citecen vncira bertan: eta gau hartan etzeçaten deus har.
4 Baina goiça ethorri cenean, eriden cedin Iesus vr bazterrean: badaric-ere etzeçaten eçagut discipuluéc Iesus cela.
5 Dioste bada Iesusec, Haourrác, iaquiric batre baduçue? Ihardets cieçoten, Ez.
6 Eta harc dioste, Egotzaçue sarea vnciaren escuineco aldera, eta eridenen duçue. Egotz ceçaten bada, eta guehiagoric ecin hura tira ceçaqueten arrainén anhitzez.
7 Diotsa bada Iesusec maite çuen discipulu harc Pierrisi, Iauna duc. Simon Pierris bada, ençun çuenean ecen Iauna cela, bere iuppáz ingura cedin (ceren billuzgorria baitzén) eta egotz ceçan bere buruä itsassora.
8 Eta berce discipuluac vncian ethor citecen, (ecen etziraden lurretic vrrun, baina ber-ehun bessoren inguruä) tiratzun çutela sarea arrainez bethea.
9 Eta lurrera iautsi ciradenean ikus citzaten ikatzac eçarriac, eta arraina gainean eçarria eta oguia.