24 Iaincoa dun Spiritu: eta hura adoratzen dutenéc, spirituz eta eguiaz adoratu behar diné.
25 Diotsa emazteac, Baceaquiat ecen Messiasa ethorteco dela, Christ deitzen dena, harc dathorrenean declaraturen dirauzquiguc gauça guciac.
26 Diotsa Iesusec, Ni naun hura, hirequin minço naicena.
27 Eta bizquitartean ethor citecen haren discipuluac, eta mirets ceçaten nola emazte batequin minço cen: badaric-ere nehorc etzieçón erran, Ceren galdez ago? edo, Cer minço aiz horrequin?
28 Vtzi ceçan bada bere vncia emazteac, eta ioan cedin hirira, eta erran ciecén leku hartaco gendey.
29 Çatozte, ikussaçue guiçon-bat ceinec erran baitrauzquit eguin ditudan gauça guciac: ezta haur Christ?
30 Ilki citecen bada hiritic, eta ethor citecen harengana.