36 Eta vztá biltzen duenac, sari recebitzen du, eta biltzen du fructua vicitze eternaleracotzát: ereiten duenac bozcario duençát, bayeta biltzen duenac-ere.
37 Ecen hunetan erran haur eguiazco da, Bat da ereiten duena, eta bercebat biltzen duena.
38 Nic igorri çaituztet nekatu etzaretenaren biltzera: berceac nekatu içan dirade, eta çuec hayén trabailluan sarthu içan çarete.
39 Eta hiri hartaco Samaritanoetaric anhitzec sinhets ceçaten hura baithan, emazte testificatu çuenaren erranagatic, cioela, Eguin dudan gucia erran draut.
40 Ethorri ciradenean bada Samaritanoac, othoitz eguin cieçoten hequin egon ledin: eta egon cedin han bi egun.
41 Eta anhitzez guehiagoc sinhets ceçaten beraren hitzagatic.
42 Eta emazteari erraiten ceraucaten, Eztinagu goitiric hire erranagatic sinhesten: ecen gueuroc ençun dinagu, eta baceaquinagu ecen haur dela eguiazqui Christ munduaren Saluadorea.