1 Gauça hauen ondoan, Iuduén bestabat cen, eta igan cedin Iesus Ierusalemera.
2 Eta da Ierusalemen ardi plaçán ikuzgarribat Hebraicoz Beth-esda deitzen denic, borz galeria dituenic.
3 Hetan cetzan eri, itsu, maingu, membro eyhardun mulço handia, vraren higuitzearen beguira ceudela.
4 Ecen Ainguerubat iausten cen ordu iaquinez ikuzgarrira, eta vra vherritzen çuen: eta vraren vherritze ondoan lehen hartara iausten cena sendatzen cen, cer-ere eritassunec baitzaducan.
5 Eta cen guiçon-bat han hoguey eta hemeçortzi vrthez erharçunac çaducanic.