1 Guero ioan cedin Iesus Galileaco itsassoaz berce aldera, Tiberiacora.
2 Eta iarreiquiten çayón gendetze handia, ceren ikusten baitzituzten harc erién gainean eguiten cituen signoac.
3 Orduan igan cedin mendi batetara Iesus, eta han iar cedin bere discipuluequin.
4 Eta hurbil cen Bazco, Iuduen bestá.
5 Bada beguiac altchatu cituenean Iesusec eta ikussi çuenean ecen gendetze handia ethorten cela harengana, diotsa Philipperi, Nondic erossiren dugu ogui, hauc ian deçatençat?
6 (Baina haur erraiten çuen haren enseyatzeagatic, ecen berac baçaquian, cer eguiteco çuen)