14 Gende hec bada ikussi çutenean Iesusec eguin çuen miraculua, erraiten çutén, Haur da eguiazqui mundura ethorteco cen Propheta hura.
15 Iesusec bada eçaguturic ecen haren harrapatzera ethorteco ciradela hura regue eguin leçatençát, retira cedin berriz mendira ber-bera.
16 Eta arratsa ethor cedinean, iauts citecen haren discipuluac itsassora.
17 Eta sarthuric vncira, ioaiten ciraden itsassoaz berce aldera Capernaum alderát: eta ia ilhuna cen, eta etzén Iesus hetara ethorri.
18 Eta itsassoa, haice handic erauntsiz altchatzen cen.
19 Bada hoguey eta borz, edo hoguey eta hamar stade beçala abiroina tiratu ondoan, ikusten dute Iesus itsas gainez dabilala, eta vnciari hurbiltzen çayola, eta ici citecen.
20 Eta harc erran ciecén, Ni naiz, etzaretela beldur.