18 Eta itsassoa, haice handic erauntsiz altchatzen cen.
19 Bada hoguey eta borz, edo hoguey eta hamar stade beçala abiroina tiratu ondoan, ikusten dute Iesus itsas gainez dabilala, eta vnciari hurbiltzen çayola, eta ici citecen.
20 Eta harc erran ciecén, Ni naiz, etzaretela beldur.
21 Nahi vkan çutén bada hura vncira recebitu: eta bertan vncia arriba cedin ioaiten ciraden lekura.
22 Biharamunean itsassoaren berce aldetic gueldituric cegoen gendetzeac ikussi duenean ecen berce vncitchoric etzela han bat baicen, ceinetara haren discipuluac sarthu içan baitziraden, eta etzela sarthu bere discipuluequin Iesus vncitchora, baina haren discipuluac berac ioan içan ciradela:
23 Eta Tiberiadetic berce vncitchoric ethorri cela leku haren aldera non oguia ian vkan baitzutén, gratiac rendaturic Iaunac.
24 Ikus ceçanean bada gendetzeac ecen Iesus etzela han, ez haren discipuluac, sar citecen hec-ere vncietara, eta ethor citecen Capernaumera, Iesus bilhatzen çutela.