31 Gure aitéc ian vkan dié manná desertuan: scribatua den beçala, Cerutico oguia eman draue iatera.
32 Erran ciecén bada Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, eztrauçue Moysesec eman cerutico oguia: baina ene Aitac emaiten drauçue cerutico ogui eguiazcoa.
33 Ecen Iaincoaren oguia da cerutic iautsi dena, eta munduari vicitze draucana.
34 Erran cieçoten bada, Iauna, eman ieçaguc bethiere ogui hori.
35 Eta erran ciecén Iesusec, Ni naiz vicitzeco oguia: enegana ethorten dena, ezta gosseturen: eta ni baithan sinhesten duena, ezta egarrituren iagoitic.
36 Baina erran drauçuet, ecen ikussi-ere banuçuela, eta eztuçue sinhesten.
37 Aitac emaiten drautan gucia, enegana ethorriren da, eta enegana ethorten dena, eztut campora iraitziren.